LAGUNEKIN
BERRIZ ETA IPARRALDERANTZ
Bidaia honetan,
aurrekoetan ez bezala, egin ditugun lagunekin berriz elkartzeko
aukera izan dugu. Buenos Airesen,
bidaiaren hasieran bezala, Nuñez auzoko Maite eta
Nachoren etxean
eman ditugu egun batzuk.
Ederra izan da
berriz ere elkartzea eta oraingoan, harremana estuagoa, etxean bezala
sentitu gara. Bizikletak kutxetan sartu eta Cordobarako
autobusa hartuta agur esan diegu Buenos
Airesi eta
gure lagunei. Berriz ere elkartuko garelakoan, laster arte!
Cordoban
zain geneuzkan Alta Graciako
lagunak. Pablok
bigarren aldiz tokia egin digu bere etxean eta asado eder batekin
eman digu ongi etorria.
Huellas
bizikleta taldeko lagunekin asadoaz gozatzeaz gain txango bat ere
egin dugu. Dena ez da tripa batetzea izango!
Iritsi zaigu Alta
Gracia utzi eta Argentina
iparralderantz joateko ordua, baina oraingoan ez goaz bakarrik.
Pabloren Combi
furgoneta zaharreko sabaian bizikletak jarri eta bagoaz Pablo
eta Veronicarekin
batera. Agur Alta Gracia,
Horacio, Pablo
Rivarola, Heru…
hurrengora arte!
Iparraldera
hurbildu garen heinean agertu dira lehenengo llamak eta kaktusak. Hau
beste Argentina
bat da.
Cafayaterako
bidean Quilmes
herriaren aztarna zaharrak ezagutzeko geldialdia egin dugu. 5.000
pertsona inguru bizi zen garai batean herri honetan. Espainiar
kolonizatzaileei gogor aurre egin ostean azkenean mendean hartu
zituzten. Beraien herria suntsitzean gain 1667. urtean bizirik geratu
zirenak milaka kilometrora deportatu zituzten, Buenos Airesetik
gertu, bidean gehienak hil zirelarik. Gaur egun Argentinako
garagardorik ospetsuenak Quilmes
izena darama…
Calchaqui
bailararen hegoaldean dagoen Cafayate
herri politera iritsi gara. Mendiz eta mahastiz inguraturik, 1.680 metroan,
ezaguna da bertako Torrontes
ardo zuriagatik eta dastatzeko aukera izan dugu.
Cafayatetik
Salta
hiribururako bidea hartu bezain pronto “Quebrada
de las Conchas” arroila ikaragarrian
sartu gara. Las Conchas
errekak sortutako arroila honek arroka gorrian forma ederrak margotuak ditu.
Horrela sortu dira
Anfiteatroa eta
“Garganta del Diablo”.
Salta
eta Jujuy hiriak
atzean utzita iritsi gara Purmamarca
herrixkara. Hortxe gaude gosaltzen kanpinean. Vero, Ainhoa, Pablo.
“Quebrada de
Humahuaca”n dauden herrietako bat da
Purmamarca, oso
ezaguna bertan dagoelako “Cerro de los
siete colores”. Ez ditugu koloreak
zenbatu baina zoragarria da tokia.
Bailaran gora jo
dugu bertako Tilcara
eta Humahuaca
herrixkak ere ezagutuz. Herri txiki politak. Adobezko etxeak, eliza
zaharrak eta turistentzat dendatxoak.
Bailarako beste formazioa sinesgaitza “Paleta del pintor”.
Humahuacatik
Salta hiriburua
ezagutzera etorri gara. Hiriko erdialdean etxe kolonial ugari dago
eta inguruan jendea joan etorrian.
Garai batean
eraikinik garrantzizkoena zen kabildoa.
Bost eguneko
bidaia honetan kilometro ugari egin behar izan ditu Combi zaharrak
eta bere arazoak eman dizkigu. Eskerrak Saltan
Dario mekanikoa
topatu dugun.
Saltatik
Cafayatera
bueltatu gara eta han Pablo
eta Veronica
agurtzeko ordua heldu da. Bost egun eman ditugu gustura baino
gusturago iparraldeko inguruak ezagutzen eta orain, beraiek Alta
Graciara bueltatu behar dira eta guk
berriz ere bizikleta bidaiari berrekingo diogu. Mila esker bihotzez!
Atzean geratu
dira Argentina
eta Txileko
hegoaldeak eta orain norabidea aldatu eta iparraldera begira jarri
gara. Hilabete pasa da bizikletaz ibili gabe eta ederki sumatu dugu sasoia galtzea. Tripa betea baina zangoak ahul, gogorrak izan dira
lehen egun hauek. Calchaqui bailaran
gora iparralderantz hasi gara herrixkatik herrixkara.
Angastaco
herrixkara iritsi aurreko kilometroak oso gogorrak egin zaizkigu.
Eguerdiko beroak eta hondarrezko bideak lehertuta utzi gaituzte.
Eskerrak bidea arroila estu eder batetik zihoala eta horrek poztu
gaituen.
Bailarari izena Calchaqui ibaiak ematen dio eta izena emateaz gain, askoz garrantzizkoagoa, bizia bera ematen dio.
Ura da bailarako
altxorrik preziatuena eta honi esker bertako biztanleek lurrak landu
ditzakete.
Tipula da nagusi inguruan baina piper gorriak, eguzkitan lehortzen, ere ikusi ditugu.
Tipula da nagusi inguruan baina piper gorriak, eguzkitan lehortzen, ere ikusi ditugu.
Bailaran gora iritsi gara hurrengo herri garrantzitsura, Cachi herrira. Mendi erraldoien azpian dotore agertzen da.
Herria txikia
izanagatik nahiko ezaguna da turisten artean, baina halere giroa oso
lasaia da. Lasai gabiltza herriko plazan 1796. urteko San
Jose elizaren ondoan.
Cachin
oso toki berezian hartu dugu ostatu. Aurreko egunean Molinos
herrixkan Pablo
eta Facundo
topatu genituen. Herriz herri dabiltza denetarik saltzen: hozkailuak,
koltxoiak, armairuak, oheak… Cachin
dute Reyes Hogar
denda eta bertan, saltzeko dauzkaten koltxoietako batean (Pablok
azaldu digunez daukaten koltxoirik hoberenean), ohea prestatu digute.
Cachitik
bailaran gora jarraituko dugu Calchaqui
errekaren ondotik. Bailararen bukaeran daukagu Abra
Acay mendatea gure zain 4.900 metrorekin,
ea ordurako zangoak gogortzen zaizkigun!
Muchos besos desde Gasteiz y felices de que disfrutéis tanto de lo que os gusta. Se os ve bien. Que sigais haciendo realidad vuestros sueños.
ResponderEliminarMuy bonitas guay todo lo que estais viendo que disfruteis muchisimo besos. Soy pitxu
ResponderEliminarEskerrik asko Pitxu, eres una gran seguidora!!! Te mandamos un fuerte beso.
EliminarAtzo jaso genuen zuen postala.
ResponderEliminarZuekin batera bidaiatzeko aukera aparta. Eskerrik asko.
Ondo segi ta bost muxu potolo.
Buffff!!! Zoragarria bloga. Irakurtzean eta jartzen dituzuen argazkiak ikustean bidaiatzen ari naíz.
ResponderEliminarOraingoan izugarrizko aukera emango dizue hizkuntza menderatzea!!!
Animo, disfrutatu eta jarraitu, mesedez, gozamena konpartitzen.
Musu eta besarkada handi handi Bat Ainhoa.
Gasteiztik Izaro eta Mireyan partez indar pila bidaltzen dizuegu