martes, 17 de noviembre de 2015

ONGI ETORRI TXILERA
(traducción al final de la entrada)

Argentinatik Txilera pasatzeko Pehuenche mendatea igo behar da. Hegoalderako bidea utzi eta mendebaldera jo dugu Rio Grande ibaiaren ondotik  bailaran gora.


Hasierako errepide bikaina bukatu eta konpontzen dauden bidean gora goaz.


Argentinako aduanan, Las Loicas herrixkan, bi txirrindulari.


Altuera hartzen joan garen heinean, inguru lehorrean, lehen printza zuriak agertzen  joan dira mendatearen gainaldean elurrez inguratuak egon arte.



Haizea kontra, uste baino gehiago kosta zaigu 2.553 metroan dagoen Pehuenche gainera iristea. Mendatearen  zaindari, kanpandorre itxurarekin,  Campanario (4.050m) mendi dotorea dugu.


Mendatea igaro bezain pronto Maule urtegiarekin topatu gara eta bere inguruan kilometro batzuk egin ditugu Txileko aduanaraino iritsi arte.


Errepide inguruko elurrezko hormak ikusiaz ulertu dugu zergatik egon den itxita mendatea duela gutxira arte.


Txileko aduana pasa eta paisaia zoragarriaz gozatuz, ongi etorri Txilera!



Paisaian aldaketa bortitza suposatu du Txilen sartzeak. Argentinako Ande inguru idorretik Txileko Ande inguru berdeetara pasa gara. Errekak, zuhaitzak, loreak… berdea da nagusi inguru honetan.



Argentinan Gauchoek euskal txapelaren oso antzeko kapela janzten badute, Txilen guztiz aldatzen da.



Jendearen izaera desberdina da baita ere. Argentinan askoz beroagoak/eroagaok dira, txiletarrak serioagoak, eta hasieran egokitzea kosta bazaigu ere txiletarrek  ere primeran hartu gaituzte. Paso Nevadoko familiarekin Txileko lehen gauean.


Hain herrialde estua izanda errepide nagusia dago iparraldetik hegoaldera. 5. errepide nagusi hau ekiditen saiatu gara hegoalderako bidean baina beti ez da posible izan. Eskerrak errepideak ertzean toki zabala duen.


Bigarren mailako bideak hartzen goaz, hori bai, asko oso gogorraz egiten hari zaizkigu. Txileko ripiozko bideak harriz josita daude. Harri, zerri, zatar, zorritsuak.


Zulatuetan ere estreinaldia izan dugu biok. Koldok, Argentinan, 2.440. kilometroan izan zuen lehena eta Ainhoak, Txilen, 3.865. kilometroan.


Txileko hainbat bailara ezagutzen gabiltza eta horietako batean Antuco sumendia topatu dugu Laguna del Laja Parke Nazionalean. Parkera iritsi ginen egunean lainoak ez ziguten uzten sumendia ikusten, baina karteletan argi sumatu genezakeen gertu zebilela.


Hurrengo goizean, zerua urdin, egun ona opa zigun 2.985 metroko Antuco sumendiak.


Sumendiaren oinean La Laja urtegia.


Ingurune ederra utzi eta bagoaz beste bailara bat ezagutzera.


Bio-Bio ibaian gora Ralco herixkara iritsi gara eta Alto Bio-Bio ingurunean topatu ditugu Mapucheak.


Mapucheak jatorrizko herria dira hemen eta beraien hizkuntza, kultura, ohiturak eta lurrak defendatzeko eta berreskuratzeko borrokan daramate kolonizatzaileak iritsi zirenetik.



Pangue urtegian Concepcion herritik egun-pasa hurbildutako Mapuche dantza-talde batekin elkartu gara.





Dantza eta musika Mapucheaz gozatzeaz gain beraien herri-kirol bat ezagutzeko aukera izan dugu: Palin. Hockeyaren antza duen kirol hau ezagutu eta baita jolastu ere!


Eta orain, Txileko alde ilunarekin goaz. Mapucheen borroka nagusietakoa beraien lurraren defentsa da. Harrituta gaude Txileko bailara guztiak urtegiz eta presaz  josita ikusita. Bailara gehienetan daude urtegiak eta gehiago egiten dabiltza. Pehuenche mendatea pasa genuenean Txileko aldean presa erraldoiak eraikitzen ari ziren. Bio-bio ibaian Pangue urtegi txikiarekin hasi ziren duela hamalau urte eta ordutik beste bi erraldoi egin dituzte, azkena duela bi urte irekia. Beste lau eraiki nahi dituzte ibai honetan bertan!




Ezin da ulertu horrelako ingurune zoragarria nola suntsitzen ari diren eta milaka urtetan sortutako naturaren edertasuna betirako aldatzen kalte konponezinak eraginez. Ulertu, egia esan, ulertu daiteke. Batzuk beraien poltsikoak ederki betetzeko sekulako iturria aurkitu dute. Ura urre bihurtu.


Inguruko biztanle asko haserre daude, sortzen den energia eta dirua ez baita bertakoentzat edo bertarako, gehiena Txile iparraldean dauden meategi erraldoietara  doa eta hauek ustiatzen dituzten nazioarteko enpresek jasotzen dituzte etekinak.


Hori alde iluna bada, Txileko alde argia bertako suhiltzaileek eskaini digute. Yungay herrian, supermerkatuan erosketak egiten ari ginela, Raul Silva suhiltzailea gerturatu zitzaigun aterpea eskaintzera. Txilen, Argentinan bezala, suhiltzaileak boluntarioak dira eta beraien zentralean elkartzeko, lo egiteko, dutxatzeko tokia dute. Zeinen jatorrak Yungayko lagunak.



Yungayko lagunek gomendatu ziguten suhiltzaile-etxeetara hurbiltzea aterpe eske eta ordutik Yungay, Quilleco eta Santa Barbarako suhiltzaileek tokia egin digute.


Eskerrik asko denei!!!

IBILBIDEA (klikatu izenean)

BIENVENIDOS/AS A CHILE
 
Hemos notado un brusco cambio de paisaje en Chile, pasando del duro paisaje argentino de los Andes al verde de la zona andina chilena, en la que los árboles, flores y ríos hacen que el verde sea el color predominante. Los argentinos nos han parecido más cercanos y alocados que los chilenos, más serios. Aunque en un principio nos haya costado adaptarnos al cambio, debemos reconocer que nos han acogido estupendamente. La primera noche en Chile la pasamos con una familia de Paso Nevado.

Siendo un país tan estrecho, hay una carretera que lo recorre de norte a sur. Aunque hemos intentado evitar la carretera principal, no ha sido del todo posible. Menos mal que los arcenes son bastante anchos. Intentamos coger carreteras secundarias siempre que podemos, eso sí, algunas de ellas nos están resultando bastante duras, ya que están llenas de piedras. 

A estas alturas del viaje ¡ya nos hemos estrenado con los pinchazos!. Koldo tuvo el primero en Argentina, en el kilómetro 2.440, Ainhoa en Chile, en el 3.865.

En Chile, estamos conociendo diferentes valles, y en uno de ellos nos hemos encontrado con el volcán Antuco, en el Parque Nacional Laguna de Laja. El día que llegamos a este lugar, las nubes nos impidieron verlo, aunque los carteles nos advertían que nos encontrábamos cerca. La estampa de la mañana siguiente fue muy distinta, el cielo brillando con un intenso color azul y a los pies del volcán el embalse de La Laja.

Dejamos atrás este precioso paisaje y nos vamos a conocer otro valle. Llegamos a Alto Bio-Bio y allí nos encontramos a los mapuches. Desde que llegaron los colonizadores los mapuches no han cejado en su lucha por defender su cultura, sus tierras, su idioma y sus costumbres. En el embalse de Pangue, nos hemos juntado con un grupo de baile mapuche procedentes de Concepción y que estaban allí pasando el día. Además de disfrutar de la música, hemos tenido la oportunidad de conocer uno de sus deportes rurales: el palin. Al final, nos hemos animado a jugar con ellos.

Y ahora vamos a explicar la cara negativa de Chile. Una de las principales luchas de los mapuches es la defensa de su tierra. Estamos sorprendidos con la cantidad de embalses y de presas que hay en los valles chilenos. Cuando cruzamos el puerto de Pehuenche, en el lado de Chile estaban construyedo una enorme presa. En el río Bio-Bio, empezaron con el pequeño pantano de Pangue hace catorce años y desde entonces han hecho otros dos gigantescos; el último lo inaguraron hace a penas dos años. Y ahora quieren construir otros cuatro... ¡en este mismo río!

Es realmente incompresible cómo pretenden destruir un paraje tan maravilloso como éste, destrozando lo que la belleza de la naturaleza ha ido creando durante años. A decir verdad, sí que lo entendemos, ya que algunos han encontrado aquí la oportunidad de hacerse de oro. Muchos de los habitantes de la zona están enfadados, ya que la energía y el dinero que se genera no es para los locales y la gran mayoría de lo recaudado se va para las enormes minas que hay en el norte de Chile y por supuesto para las empresas internacionales que sacan rentabilidad de esta explotación.

La otra cara de la moneda, en este caso la positiva, nos la han ofrecido los bomberos. En Yungay, mientras estábamos comprando en el supermercado, se nos acercó un bombero llamado Raúl Silva a ofrecernos cobijo. En Chile, al igual que en Argentina, los bomberos son voluntarios y en sus sedes tienen sitio para dormir y ducharse. ¡Qué majos nuestros amigos de Yungay! Fueron ellos los que nos recomendaron acercarnos a los parques de bomberos cuando buscásemos alojamiento y así lo hemos hecho en varias ocasiones. Hasta ahora, los de Yungay, Quilleco y Santa Barbara nos han hecho un hueco.

¡Muchísimas gracias a todos/as!

RUTA (clickar en el nombre)

4 comentarios:

  1. Buenas Fernanda y familia Mendoza, gracias por todo. Ustedes fueron los primeros amigos que nos abrieron sus puertas en Chile y estamos muy agradecidos.
    Un fuerte abrazo a todos y seguimos en contacto.

    ResponderEliminar
  2. Kontakizun ta argazki earrak!!! Txo....motorra ipinitzazue bizikletei ala? Hori bai martxie!
    Ondo segidu ta halantxe disfrutau! Besarkada bana!

    ResponderEliminar
  3. Kaixo bikote!!!
    Nos ha costado un buen rato ponernos al día en vuestras andanzas, pues vaya ritmo que lleváis!
    Qué envidia esos paisajes tan tranquilos y esa calurosa acogida por parte de argentinos y chilenos.
    Felicitaros también por las fotos, especialmente una de las últimas, en la que aparece ese bello delfín de agua dulce.
    Pero no sólo van a ser alabanzas! Echamos de menos un mapa en el que situar los paisajes por los que rodáis.
    Y por último, cambiar ese fondo de página, pues lejos de ver la silueta de un cactus candelabro, yo sólo veo una mano con el dedo corazón alzado, jeje!!!
    Beno bikote, besarkada haundi bat gasteiztik!!!

    ResponderEliminar