TXILEKO BASOETATIK ARGENTINAKO LAKUETARA
Txilen sartu ginenetik harrituta gaude bertako etxeekin. Etxe gehienak egurrez eraikiak eta txapazko teilatuz estaliak daude. Txiki, handi, txiro, aberats… baina egurra nagusi.
(traducción al final de la entrada)
Txilen sartu ginenetik harrituta gaude bertako etxeekin. Etxe gehienak egurrez eraikiak eta txapazko teilatuz estaliak daude. Txiki, handi, txiro, aberats… baina egurra nagusi.
Egurraren industriak garrantzia handia du
Txilen eta hori errepideko kamioietan ikus daiteke.
Curacautinera gerturatu gara bailaran gora
Llaima sumendiaren ondotik pasatzeko asmoarekin baina elurra dela eta bidea
itxita dago oraindik. Hortaz, iparralderago jo dugu Lonquimay sumendia (2.865m)
ondoan dugularik.
Argentinara pasatzeko Icalmako mugarantz
goaz baina bidean ezusteko tunel bat topatu dugu, “Tunel de las Raices”. Zuloak
4 kilometroko luzera du eta bertan bizikletaz sartzea debekatua dago.
Agertu den lehenengo autobusak igotzeko
gonbitea luzatu eta hortxe pasa dugu tunela ziztu bizian.
Icalmarako bidean agertu zaizkigu
lehenengo Araukaria zuhaitzak. Maputxeen hizkuntzan Pehuen. Zuhaitz berezi
hauek, fantasiazkoak dirudite. Tamaina guztietakoak, batzuk erraldoiak, forma bereziak,
adar borobilduak… Maputxeentzat oso garrantzizkoa da zuhaitz hau ematen dituen pinaburuak mendeetan
jan baitituzte.
Horrelako baso
ederrak egoteko ezinbestekoa da ura eta hezetasuna eta euriari aurre egiteko
edozein aterpe da aproposa.
Galletue eta
Icalma lakuen ertzetik pasa eta iritsi gara Icalmako mugara. Horrelaxe, Araukaria eta
laku artean utzi dugu Txile eta
Argentinan gaude berriz.
Alumine lakuak
eman digu ongietorria Argentinara eta laku ertzean dagoen Villa Pehuenia herrixkan
Moisesek motorhome dotore hau ireki digu lotarako.
Norquinco
lakurantz gindoazela Impodi mendia topatu dugu aurrez aurre
eta Norquinco
herrixkan, Pulmari ibaiaren ertzean, Olga eta Abril, bere alabatxoa.
Alumine ibaiaren
ertzetik, nekatuta iritsi gara Junin de los Andesera.
Junin de los
Andesen bidaia honetako beste opari bat topatu dugu: Raul, Elsa eta Namibia.
Raulen aroztegian pasa ditugu lau egun, gure etxea topatu dugu bertan.
Inguru hauetako
ibaiak oso ospetsuak dira mundu guztiko arrantzaleen artean, bereziki bertako
amuarraina. Raulek afari zoragarria eskaini digu, bi amuarrain goxo-goxo.
Elsak, Ainhoaren
laguntzaz, enpanadak prestatu ditu hurrengo egunean.
Eta Namibiak
marrazki ederra marraztu.
Eskerrik asko
hiruroi, bihotz bihotzez.
Junin de los
Andesen, bikain jateaz gain Lanin sumendia ikusteko aukera izan dugu. Lanin
sumendia (3.776m) Huechulafquen laku erraldoiaren ertzean.
Eguraldi
bikainarekin eta udaberria loratzen San Martin de los Andes herrira jo dugu.
Mendiz inguraturik, hortxe hasten da 7 Lakuen Ibilbidea (Ruta de los 7 Lagos).
7 Lakuen Ibilbidea ezaguna da eta gaur egun guztiz asfaltatua dagoenez bi egunez
ibilbideaz gozatzeko aukera dugu. Mendiz eta basoz inguraturiko laku ederrak.
Ibilbidea Villa La
Angustura herrian bukatzen da, Nahuel Huapi (Tigrearen irla) lakuaren ertzean.
Bizikleta bidaiari asko topatu ditugu azken egunetan baina guretzat bereziena
azkena izan da, topatu dugun lehenengo bizikleta bidaiaria euskalduna! Xabier
Miguel andoaindarra Ushuaiatik dator eta iparralderantz doa. Animo Xabi!!!
Nahuel Huapi lakuak itsasoa dirudi,
erraldoietan erraldoiena.
Laku ertzean
kanpaldia egin dugu Bariloche hirira iritsi aurretik. Lakuko bainu hotzaren
ostean kafe epela berotzeko.
Lakua inguratuz
urrunean agertu zaigu Bariloche, ur ertzean mendiz inguratua.
Aspaldiko partez hiri
handi batean gaude, Barilocheko plazan.
DE LOS
BOSQUES CHILENOS A LOS LAGOS ARGENTINOS
Desde
que entramos en Chile
estamos sorprendidos con las casas locales. La gran mayoría están
contruídas con madera y cubiertas por un tejado de chapa. Pequeñas,
grandes, pobre o ricas... en todas destaca este material. La industria
maderera tiene una importancia notable en este país y esto se ve
reflejado también en los camiones con los que nos hemos ido
encontrando por la carretera.
Nos
hemos acercado hasta Curacautin
para pasar al lado del volcán Llaima,
pero a causa de la nieve el camino todavía estaba cerrado. Así que
hemos tirado hacia el norte, hacia el volcán Lonquimay
a 2.865 metros.
Para cruzar
a Argentina nos dirigimos a la frontera de Icalma, pero
nos encontramos con un imprevisto: el Túnel de las Raices, el
cual tiene 4 kilómetros de largo y por el que las bicicletas no
pueden circular. Afortunadamente, el primer autobús
que ha pasado nos ha ofrecido llevarnos y así hemos cruzado el túnel
rápidamente.
Camino de
Icalma hemos podido ver los primeros árboles de la especie
araucaria, también conocidos como pehuen por los
mapuches. Estos árboles tan especiales, parecen sacados de un cuento
de fantasía: algunos son gigantes, otros tienen ramas redondeadas...
para los mapuches tienen un significado especial ya que durante
siglos su fruto les ha servido para alimentarse.
El
lago Alumine nos
ha dado la bienvenida a Argentina
y en el pequeño pueblo Villa Pehuenia,
ubicado a orillas de un lago, hemos pasado la noche en una elegante
motorhome que
nos ha dejado Moisés.
Además de comer estupendamente, en Junín de los
Andes también hemos tenido la oportunidad de ver el volcán
Lanín (3.776m.). Junto a él se encuentra ubicado el
gigantesco lago Huechulafquen. Aprovechando que la primavera está floreciendo y
que el buen tiempo nos acompaña, nos dirigimos hacia San Martín de
los Andes. Rodeado de montañas, es aquí donde empieza la conocida
Ruta de los 7 Lagos. Al
estar totalmente asfaltado, disfrutamos de este camino y de sus
preciosos lagos durante dos días. La ruta termina en
Villa La Angustura, junto al
lago Nahuel Huapi.
Durante los últimos días nos hemos encontrado con muchos cicloviajeros, pero para nosotros el más especial ha sido el último, el primer cicloviajero vasco con el que nos encontramos. El andoindarra Xabier Miguel viene desde Ushuaia y se dirige hacia el norte. ¡¡¡Ánimo Xabi!!!
RUTA ( clickar en el nombre)
Aupa bikote!! Xabi andoaindarra naiz. Bidai ona izan eta gozatu, besarkada bat !
ResponderEliminarAupa Xabi, kontatuko diguzu nondik nora zabiltzan. Animo eta laster arte!
EliminarEste comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
ResponderEliminarKaixo bikte!!!!
ResponderEliminarNabaritzen da ongi zabiltzatela eta gure faltan lagun berriak eginez. Paisai oso ikusgarrietan barrena zabiltzate eta inbidia ematen didazue.
Ondo izan eta eskuminak
iñigo iloba
PD: Koldo agirretxe 11 gol aurrekuan egon nitzen anoetan eta pasada bat gure aurrelariana forma
Aupa Inigo, zu bai fina gure bloga jarraitzen! Laster alforjak prestatu eta gurekin etorriko zea. Besarkada estua.
EliminarPD: Agirretxe zein ona den aspalditik dakigu batzuk.
PB
Kaixo Bikote!
ResponderEliminarlehenik eta behin URTE BERRI ON!!
Beti bezala argazkiak ......ZORAGARRIAK, ikusten zaituztet txapa gorakoaa!!!
Parkatu gehaigo ez idaztearren baina aurten urte gogorra pasatzen ari gara, lana eta neskatoak, benetan pozik gaude baina egun guztia leku batetik bestera ziztu bizian...erabat nekagarria!!!
Hemendik aurrera gehiago idazten saiatuko naiz.
Muxu erraldoi bat, eta jarraitu disfrutatzen eta poz-pozik egoten!
Por zierto, Raxoy jaunak irabazi zituen hauteskundeak, gogorra ezta??