AMERIKA
2012ko udan hasi eta 2013ko udan bukatu genuen Asian zehar eginiko urtebeteko bidaia. Etxera bueltatu ginenean poza eta tristuraren arteko nahasketa arraro hori gurekin zetorren. Etxean geunden, baina ez guztiz. Amerikarako xedea ere gurekin zetorren.
Bi urte hauetan gogo hori ez da apaldu. Himalayako mendietara bi hilabete, Marokora, Euskal Herrian, Kantabrian… eginiko bizikleta-bidaiek gure gogoa indartu besterik ez dute egin. Zer esan ezagutu ditugun bidaiariei buruz: Aitor Iginiz, Laura Martinez, Salva Rodriguez eta Aitor Galdos, urteak daramate bizikletaz bidaiatzen. Eta garrantzizkoena, lagunekin izandako hizketaldi luzeak.
Dorron lagunak dioen bezala, gure bertute handienetako bat asmoak, ideiak, asmo eta ideia izateari utzi eta errealitate bihurtzen ditugula da. Pentsatu, esan eta egin. Eta horretara goaz, horretan gaude Hego Amerikan. Beti bezala lagunen bultzadarekin, animoekin eta laguntzarekin askoz errazago egiten da bidea. Eskerrik asko denoi.
Iepaaa!! Hor doa nire bultzadie Himalayako mendixetatik! Zaindu eta.....egurre kontrooo!
ResponderEliminarAbenduan zuekin elkartuko gara Patagonian!
ResponderEliminarAsmoak errealitate bihurtuz berriro ere. Pentsatu...esan...eta egin!
Ke gozaaaaaada!
Namaste!! indiatik. Datorrena datorrela, ...zuek aurrera! pila pila disfrutatu ta harritxoak jarri bidean atzetik joan gaitezen!! Izan ondooooooo....
ResponderEliminar